Garikoitz Nazabal, EHNE: "Ez dadila baserri bat ere galtzeko arrazoi izan”
Garikoitz Nazabal Gipuzkoako EHNEko presidentea izan da Hamaikako platoan, dermatosi nodularra gelditzeko protokoloak eta Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko akordio komertzialak euskal abeltzainengan duten eraginari buruz hizketan.
Oraingoz Euskal Herrian ez da dermatosi nodular kasurik atzeman, baina badago protokoloa martxan, abereak azoketan ez izatearena edo txertaketa kanpaina, esaterako. Nazabalek prebentzio neurriak defendatu ditu, nahiz eta batzuetan "baserritarrei erantzukizun, izapide, traba gehiago jartzen zaizkionaren sentsazioa daukagun". Hori bai, erakundeek jartzen dituzten neurriak abeltzainak babes ditzaten ere defendatu du. "Abeltzainan jarduteko lurralde kaxkarra daukagu, industriaren eragina dugu", gogorarazi du Nazabalek; "gauza negatibo asko ditugu gure jardunbiderako, ez dadila baserri bat ere galtzeko arrazoi izan".