Ainhoa Lainsa

Masektomiari buruzko ikerketa aurkeztu du Emakundek

Asteartean, Emakundek masektomiaren inguruko erabaki hartze prozesua eta honen kalitatea aztertzen duen ikerketa aurkeztu du. Erakundeak urtero beka bidez laguntzen dituen berdintasunari eta generoari lotutako hiru ikerketetako bat da, eta Deustuko Unibertsitateko bost ikerlarik parte hartu dute.