Xabier Iraola izendatu dute Sortuko koordinatzaile orokorra, Arkaitz Rodriguezen lekukoa hartuta. Hala erabaki dute larunbat honetako IV. Kongresuko itxiera ekitaldian. Izan ere, Iraolak babes zabala jaso du, bozken %96 eskuratu baitu, hain zuzen. Iraolak zuzendaritzari konpromiso berritu batekin ekingo diola azaldu du.