Maite de Felipe eta Mikel Lopez de Ciordia

Euskal Konfederazioak euskara Ipar Euskal Herrian larrialdi egoeran dagoela salatu du

Euskara Ipar Euskal Herrian larrialdi egoeran dagoela salatu du Euskal Konfederazioak astelehen honetan Baionan. Ohartarazi dutenez, azken datuek berretsi dute hiztun kopurua eta erabilera ahultzen ari direla.
Urte eta erdiz gogoeta sakona egin ondoren hiru ondorio atera dituzte: Euskara lehentasun politiko eta sozial bihurtu beharra dutela, hiztun berriak masiboki sortu behar dituztela eta euskaraz bizitzeko baldintzak bermatu beharra dituztela, egunerokoan zein arlo guztietan.