Hertzainak musika taldeak iazko azaroan Elkar argitaletxea salatu zuen haien abestiak baimen legalik gabe ustiatzeagatik. Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiak musika taldeari arrazoia eman eta argitaletxeari 21.473,05 €ko kalte-ordaina eman behar diola ebatzi du.