Ainhoa Lainsa Merino

Imanol Pradales eta Pedro Sanchez Moncloa jauregian bildu dira

Astearte honetan, Imanol Pradales lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Madrilgo Moncloa jauregian elkartu dira. Urte eta erdian seigarren aldia da elkartu direla, eta autogobernuaz zein EAEko eskumenak landu dituzte.
Lehendakariak adierazi duenez, bileraren helburua izan da “bi gobernuek azken 18 hilabeteetan garatu dugun aldebiko agenda aztertzea eta baloratzea”. Hala, PSOEren eta EAJren arteko akordioen betetze-mailari buruzko txostena aurkeztu dio Pradalesek Sanchezi. Oraingoz, bete beharreko hainbat puntu egon arren, azpimarratu du gehiago izan direla betetzeak, ez-betetzeak baino.