Udane Arbeo Astigarraga

Ikus-entzunezko Argia Saria Enarak dokumentalak jaso du

Francoren diktadurapean, seminarista talde batek rock psikodelikoa egiten zuen euskaraz. Enarak taldeaz ari gara. Bada, Ikus-entzunezko Argia Saria Enarak dokumentalak jaso du, "gaia modu original eta ausartean aurkezteagatik, dokumentazio lan aberatsagatik eta euskal musikaren historia zatitxo bat txikitasunetik transmititzeko erakutsitako gaitasunagatik".