Alfredo de Miguel Arabako EAJko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman diote. Euskal Herrian izandako ustelkaria kasu esanguratsuenetarikoaren harira, De Miguel espetxean sartu eta bi urte eta erdira hartu du graduz aldatzeko erabakia Bilboko Instantzia Auzitegiko Espetxe Zaintzako atalak.