Elkarrizketa

Mikel Bildosola: "Argi dago zeozer badagoela eta zeozer ez dela ondo egin"

MIkel Bildosola Getxoko EH Bilduko bozeramailea izan da Hamaikako platoan, 'Irurak Bat' jauregiaren eraisketaren auziari buruz mintzatzeko. Honen aurrekariak, martxan jarririko prozesu judiziala eta udalerriko EAJk martxan jarritako gobernantza eredua aipatu ditu, besteak beste.

Urtarrilaren 14an Ertzaintzak udala miatu eta bi egun geroago alderdi jeltzaleko hiru zinegotzi inputatu zituztenaren harira, ustelkeria zantzuak egon daitezkeenaren susmoak badituztela adierazi du. "Argi dago zeoze badagoela eta argi dago zeozer ez dela ondo egin" azpimarratu du Bildosolak; eta ustelkeria kasua den ala ez izendatzeko ebazpena epailearena bada ere, "egoera oso kezkagarria da guretzat", azpimarratu du.