Uxue Garro Irastorza
Elkarrizketa

Gaizka Zabarte, Zaldibar Argitu: "Sei urte pasatu eta gero, ez da ezer aurreratu"

Zaldibarko zabortegiko luiziaren seigarren urtaurrenaren atarian, Gaizka Zabarte Zaldibar Argitu plataformako bozeramailea izan dugu Hamaikako platoan, hondamendiaren nondik norakoei, ondorioei eta ardura eta erantzukizunei buruz mintzatzeko.

Azken honi dagokionez, Zabartek azken urteak luzeak izan direla adierazi du eta plataformatik ez dutela ulertzen "zelan luzatu daitekeen horrenbeste ingurumenaren aurkako auzia". Izan ere, prozesu judiziala instrukzio fasean dago oraindik ere, auzitegiak ekainera arte luzatu baitu fase hori. Gauzak hala, "gogaituta gaudela" aitortu du Zabartek; "sei urte pasatu eta gero, hondamendiaren arrazoien inguruan eta, horren ondorioz, arduradunak izan daitezkenen inguruan, ez da ezertxo ere aurreratu.