Sei urte bete dira Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gertatu zenetik. Auzia, baina, oraindik irekita dago, ikertzen ari dira Durango Auzitegian. Bada, igandean elkarretaratzea deitu du Zaldibar Argituk gertatutakoa argitzeko, bi biktimak oroitzeko eta erantzukizunak eskatzeko.