Tubos Reunidoseko langileek greba eguna dute astelehen honetan, zuzendaritzak iragarri duen enplegu-erregulaziozko espedientearen aurka. Zehazki 301 kaleratze egin nahi dituztela iragarri du enpresak, horietatik 274 Amurrioko lantegian eta gainontzekoak Trapagaranen. Aiaraldea Komunikabideak jakinarazi duenez, zuzendaritzak altzairutegia gelditu, mantenua kanporatu eta logistika azpikontratatzeko asmoa dauka.