Elkarrizketa
Dennis Sorondo, EHU: "Europak benetan aktorea behar du izan; ekonomikoaz gain, militarra ere"
Dennis Sorondo EHUko Nazioarteko Harremanetako irakaslea eta ikerlaria izan da Hamaikako platoan, egungo nazioarteko panorama tentsionatuari buruz hizketan.
AEBak eta Txina gailendu diren nazioarteko oholtzan, Europar Batasunak "benetako aktorea" izatea erabaki beharko lukeela iritzi du Sorondok, alor ekonomikoaz gain, militarrean ere rol esanguratsua hartuz. Hala ere, honek "kostu ekonomikoa, kostu soziala eta eztabaida" dakartzala ohartarazi du, baina Europak "zer izan nahi duen baina gehiago, nola izan nahi duen" erabaki beharko lukeela azaldu du adituak, eta horretararako "eztabaida publikoa" gauzatu beharko dutela herritarrek.