Maite de Felipe Suso eta Mikel Lopez

Endoeuskadi elkarteak hilekoan mina jasatea ez dela “normala” ohartarazi du

Emakume askok hilekoak mina ematea “normala eta ohikoa” dela uste izan dugu askotan. Alabaina, hori gezurtatu nahi izan du Endoeuskadi elkarteak. Argi eta garbi azaldu dute hilekoak min ezgaitzailea eragiten duenean zerbait dagoela horren atzean, esaterako, endometriosia.