Gasteizen, maiatzaren 15 eta 16an ospatuko den Batbatean jaialdiaren kartel osoa aurkeztu dute astearten honetan Jimmy Jazz aretoan. Azaldu dutenez, guztira 45 talde eta 19 DJ arituko dira Mendizabalako gunean egongo diren bost eszenatokietan. Antolatzaileek jakinarazi dute egungo musikaren aniztasunaren eta aberastasunaren aldeko apostua berretsi nahi dutela.