Elkarrizketa
Jon Pazos, Xuhar Pazosen aita: "Justizia, egia eta erreparazioa nahi ditugu"
Bi urte igaro berri dira 2024ko inauterietan, Tolosan, Ertzaintzak jaurtitako foam pilota batek Xuhar Pazos nerabea eskuineko begian zauritu zuenetik. Hori dela eta, Xuhar bera eta Jon Pazos gaztearen aita Hamaikarekin hizketan aritu dira, gertakarien nondik norakoak, erakundeen jarrera eta prozesu judizialari buruz hizketan.
Jon Pazosek "justizia, egia eta erreparazioa" nahi dituztela azpimarratu du eta norbaitek "ardura politikoak" har ditzan ere eskatu du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailari dagokionez. "Bizitza normala, ahal den moduan, egiten jarraitu behar dugu", baieztatu du, "baina bide guzti hau ez da erraza izaten ari". Izan ere, "nire semeari bizitza izorratu diote".