'Korrika Munduan' ekimena aurkeztu dute, munduan dauden euskal komunitateak ere Korrrikan parte hartu dezaten bultzatzeko asmoz. AEK-Korrikak munduan dauden hizkuntz gutxituen aldeko ekimenak sustatu eta bultzatu nahi du. Etxepare Institutuarekin elkarlanean abiatu dute bideo-lehiaketa, euskal etxeek zein nazioarteko unibertsitateetako kideek parte har dezaten.