Manex Sarasua

Espainiako Poliziaren "gehiegizko indarkeria" salatu du Sadar Bizirik-ek

Sadar Bizirik plataformak manifestazioa egin zuen ostiralean, otsailaren 27an, Iruñean, Sadar futbol zelaian pasa den otsailaren 21ean gertatutako istiluak eta Espainiako Poliziaren kargak salatzeko. Plataformako kideek salatu zuten Osasunako zaleen aurka “gehiegizko indarkeria” erabili zutela eta azken partidan gertatutakoa salatzeko kalera atera ziren, egoera “onartezina” dela azpimarratuz.