Martxoak 3ko sarraskitik 50 urte bete dira astearte honetan. 1976ko egun hartan, Espainiako Poliziak bost langile hil eta ehunka zauritu zituen. Astearte goizean zehar, memorialera hurbildu dira alderdi politikoak eta hainbat sindikatu. Horien artean, EH Bildu CCOO, UGT, PSE, EAJ, Podemos eta EQUO. Eusko Jaurlaritzatik, Imanol Pradales lehendakaria, Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarekin batera hurbildu da monolitoan lore eskaintza egitera. Biktimentzat egia, justizia eta erreparazioa eskatu ditu.