Xabi Ealo

Itziar Carrocera jeltzalea izango da Santurtziko alkatea, sozialistek ahalbidetuta

Eusko Alderdi Jeltzaleko Itziar Carrocera izango da Santurtziko alkatea. Ostegun honetan izan da inbestidura saioa, bi hautagai zeuden alkatetzarako lehian, bilkuran, baina, Ppk ere bere burua aurkeztu du. Hiru hautagai orotara, bozketan batek ere ez du lortu gehiengo osorik, beraz, legeak dio aurreko udal hauteskundeetan zerrendarik bozkatuenak eskuratu behar duela alkatetza, hori dela eta, Itziar Carrocerak aginduko du Santurtzin, hurrengo bozak izan arte.