Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak otsailean Sestaon izandako gertakarien inguruko azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarrean. Hain zuzen, kalez jantzita zeuden bi ertzain eta herritar batzuren arteko liskarren ondorioz bi pertsona ospitalera eraman behar izan zituzten. Horietako bati, gainera, ebakuntza egin behar izan zioten.