Maite de Felipe Suso eta Mikel Lopez de Ciordia

“Inoiz baino lekuko hartze gehiago” izango ditu 24. Korrikak

Xabi Gartzia AEKren Nazio Kontseiluko kideak Korrikak Euskal Herri osoan herritar guztiek euskaraz eroso bizitzeko eskubidea aldarrikatzen duela nabarmendu du ostegun honetan Iruñean. Agerraldi horretan, antolatzaileek Korrika abiatzeko hamabost egun baino gutxiago falta direla azpimarratu dute, eta komunitate osoari aktibazioarako deia luzatu diote.