Xabi Ealo

Arnaldo Otegiren aurkako heriotza mehatxuak salatu ditu EH Bilduk

EH Bilduk astearte honetan baieztatu du Arnaldo Otegik heriotza mehatxuak jaso zituela pasa den abenduan, Javier de Andres Alderdi Popularreko buruak koalizio subiranistaren “exterminioa” iragarri eta ordu gutxira. El Correo egunkariak argitaratu duen informazioa baieztatu du, beraz, Euskal Herria Bilduk hedabideei bidalitako oharrean.