AEK-k ‘Correllengua’ katalanaren aldeko lasterketan parte hartu du astearte honetan. Bartzelonan bizi diren hainbat euskaldunekin eta beste nazio batzuetako lagunekin batera parte hartu du, Ane Elordi eta Lurdes Etxezarreta lekukoa eraman dutelarik. Euskaraz gain, irlandera, gaelikoa, bretoiera, amazigera eta aragoieraren alde egiten duten pertsonekin partekatu dute kilometroa.