Pantxoa eta Peio Santutxun izango dira 50 urteren ostean
1976ko maiatzaren 8an euskal kanten jaialdia antolatu zuten Bilboko Santutxu auzoan. Dena ondo zihoen Espainiako Poliziak kantaldia bertan behera utzarazi zuenera arte. Horren zergatia: Ikurriña agertu zen kantaldiaren inguruan. Mende erdiren ostean, berriro utzuliko dira bertara Pantxoa eta Peio. Horren karietara, Joserra Etxebarria eta Zaloa Lekue batu ditugu eta garaikoak eta egungoak izan ditugu hizpide.