Korrikaren 13. eguna: Elene Mengyu Larrinaga
Atharratzetik Bilbora, milaka lagunek bat egin zuten “euskara gara” lelopean, eta 11 egunez olatu indartsua sortu zen. Bada, Korrikaren 13. egun bat irudikatu nahi izan dugu; horretarako, mezu sekretua idatzi zuten mezugileekin batu gara. Elene Mengyu Larrinagarekin elkartu gara, mezuaz, euskararen egoeraz eta pizkundeaz solasteko.