2017 ABU. 17 - 14:19h Emakume eta gizonen egoeraren inguruko diagnostikoa egin du Nafarroako Gobernuak Berdintasunerako Legearen aurreproiektua osatzeko abiapuntua izango da diagnostikoa. Ortega Bretos, Ainhoa Txostenak agerian utzi ditu zenbait eremuetan dagoen genero arrakala. Besteak beste, kontratu partziala duten pertsonen %79 emakumeak direla azaltzen du diagnostikoak, eta emakumeek gizonek baino 1,7 ordu gehiago eskaintzen dizkietela zaintza eta etxeko lanei.