2017 ABU. 22 - 16:57h "Larrun Ez Hunki" kolektiboa sortu dute, mendiko azpiegiturak eraberritzeko proiektuaren kontra Larrun 2020 egitasmoak 35,9 milioi euroko kostua izango du. Kolektiboak salatu duenez, "turismo plangintza handi batean sartzen da, eta diru publikoaren zentzugabeko erabilera dakar". Azken eguneraketa: 2031 ABU. 20 - 00:00h Ortega Bretos, Ainhoa Herritar, hautetsi eta eragileekin gogoeta egin eta horren arabera irizpide batzuk finkatzea proposatu dute "Larrun Ez Hunki" kolektiboko kideek. Proiektuak izan ditzakeen ondorioengatik daude kezkatuta. Izan ere, Larrun Natura 2000 sareraren barnean dago, eta bertan jendea metatzeak lurraren higadura eragingo duela azaldu dute.