2017 ABU. 29 - 16:56h Ahal Duguko idazkari nagusi izateari uko egin dio Nagua Albak Alderdi moreak primarioak egin beharko ditu orain zuzendaritza berria hautatzeko. Hamaika Nagua Alba 2019ra arte izendatu zuten Ahal Duguko idazkari nagusi, baina ez du agintaldia beteko. Abuztuaren 29an jakinarazi dio erabakiaren berri zuzendaritzari. Alderdi moreak primarioak egin beharko ditu orain zuzendaritza berria hautatzeko, eta EAEn alderdia osatzen dutenen %38ak batzar orokor bat egiteko eskatu du.