2017 ABU. 29 - 16:20h Eragileen artean bide-orri komun eta "egoki" bat osatzea "premiazkotzat" jo du Kalera Kalerak Espetxean hildako Kepa del Hoyo zena gogoratu eta irailaren 10ean Donostian manifestatzeko deia egin du dinamikak. Ortega Bretos, Ainhoa Bakea lortzeko "beharrezkoak diren lanabes egokiak" sortzea denen ardura dela esan du Kalera Kalerak, eta helburu hori gauzatzeko eragile sozial, sindikal eta politiko guztien parte hartzea eskatu du. Beren hitzetan: "Bakearen bideak ez du onartzen alderdi politikoen interesei begiratzea, herri honen behar eta interesei baizik". Hori dela eta, manifestazioa antolatu dute, irailaren 10ean 13:30etan Donostiako Bulebarretik abiatuta.