2017 IRA. 19 - 11:01h Espainiako arma merkataritzaren kontrol gabeziak salatzeko txostena “Armak kontrolik gabe, Espainia marka duen negozio iluna” txostena aurkeztu dute Amnistia Internacional, Greenpeace, FundiPau eta Oxfam Intermonek. Azken eguneraketa: 2017 IRA. 19 - 12:34h Hamaika Gobernuz kanpoko lau erakundeek Espainiak armak ezkutuan eta kontrolik gabe esportatzeari utzi "behar" diola adierazi dute. Salatu dutenez, azken urtean lehergaiz betetako 300 kontainer baino gehiago garraiatu dituzte Bilboko portutik Saudi Arabiara. Arma horiek guztiak Yemengo gatazkan erabiliak izan daitezkeela adierazi dute.