2017 IRA. 26 - 15:28h Atzera bota dute Gasteizko Udalak Udalbiltzari emandako diru laguntzaren aurkako helegitea . Azken eguneraketa: 2017 IRA. 26 - 16:23h Hamaika Gasteizko Udalak 2016ko irailaren 30ean onartu zuen Udalbiltzari 110.000 euroko diru-laguntza ematea, ingurumenari, kulturari eta sozioekonomiari lotutako proiektuak aurrera eramateko. Espainiako Estatuko Adminitrazio Orokorrak helegitea aurkeztu zuen, Carlos Urquijo EAEko Gobernu ordezkari ohiaren arabera, Udalbiltzaren xedeak "politikoak" direlako eta "ez dutelako zerikusirik herritarren beharrekin".