2017 URR. 31 - 12:49h Milaka lagun Gernikan urriko azken asteleharen baitan Guztira 333 salmenta postu prestatu dituzte herrian zehar eta eguraldi txarra izanagatik ere, jende andana elkartu da bertan. Indabak izan dira protagonista nagusiak azokako saltoki guneetan, txakolina eta bestelako produktuekin batera egun lainotsuari kolorea emanez. blog naiz, Beñat Azokaz gain, tabernetan ere giro aparta egon da, eta hainbat izan dira Busturialdeko herrira gerturatu diren lagunak. Askorentzat, egunak luze jo du Gernikan.