2017 AZA. 15 - 17:27h Aritz Adurizek Athletic-en jarraituko du Ategorrietako aurrelariak beste urtebete jarraituko du talde zuri-gorriaren elastikoa defendatzen. Ondorioz, gutxienez, lehoiekin jarraituko du 2019ko ekainaren 30a bitartean. Azken eguneraketa: 2017 AZA. 16 - 18:13h GUREAN GAUR Kiroletan ⚽️ Aritz Aduizek beste urtebete jarraituko du Athletic-en, Ategorrietako aurrelariak kontratu berria sinatu du talde-zurigorriarekin: 2002an egin zuen debuta, hiru etapa ezberdinetan 154 gol sartu ditu lehoiekin 🦁 #11gaur pic.twitter.com/4iionWRkzb — Hamaika Telebista (@HamaikaTb) 15 de noviembre de 2017 Antigutokotik Lezamarako bidea egin eta 2002ko irailean lehen taldearekin debuta egin zuen. Orotara, hiru etapa ezberdinetan Athletic-en plantillako partaide izan da. 2012an, Valentzia taldetik itzuli eta geroztik Athletic-en ikur nagusia izan da. Orotara, 154 lortu ditu zuri-gorriekin eta 2015ko Superkopa eskuratzeko erabakigarria izan zen.