2018 API. 27 - 17:53h Epaiak emakumeen bizitza "arriskuan" jartzen duelako, manifestazio nazionala, Iruñean Larunbaterako, manifestazio nazionala deitu du mugimendu feministak, Iruñean. 12:30ean hasiko da Justizia Jauregiaren paretik eta 2016ko sanferminetkao taldeko bortxaketaren epaia salatuko dute. Gaur ere, ehunka lagunek bat egin dute Nafarroako auzitegiaren aurrean. GUREAN GAUR Sententzia publiko egin zen une beretik, mugimendu feministak kaleak bete ditu bost akusatuak sexu eraso delitutik absolbitu eta sexu abusuengatik zigortu izana salatzeko. Ebazpenak, gainera, emakumeon bizitza arriskuan jartzen duela salatu dute. Nafarroako Gobernuak, bere aldetik, argi utzi du sententziari errekurtsoa jarriko diola, atzo aurreratutakoa berretsita.