2018 UZT. 16 - 18:30h Sexu jazarpena salatutako langilea kaleratu izana egotzi dio LABek Berrizturi Bizkaiko Foru Aldundiarentzat lan egiten duen Berriztu enpresak sexu jazarpena salatu duen langile bat kaleratu duela salatu du LABek. Enpresak salaketa aintzat hartu ez zuenez, langileak baja hartu behar izan zuen. Azken eguneraketa: 2018 UZT. 16 - 18:38h GUREAN GAUR Aste batzuetara lanera itzultzean, kaleratu egin zuten. Berriztuk aldundiarentzat lan egiten duenez, auzi horretan instituzioak duen erantzukizuna agerian utzi nahi izan dute aldundiaren atarian egindako elkarretaratzearekin.