2018 IRA. 20 - 18:47h Jarduera fisiko irisgarria eta kirol egokitua sustatu nahi ditu Nafarroako Gobernuak GUREAN GAUR Kirol egokituak egiteko programa aurkeztu du Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak. Helburua kirol egokitua eta jarduera fisiko irisgarriak sustatzea eta, aldi berean, bisibilizatzea da. Horrela, ezgaitasunak dituzten kirolarien presentzia handitu eta gazteak antolatutako jarduera irisgarriak egitera animatzea nahi dute.