2018 URR. 24 - 10:53h Euskara Iruñeko berezko hizkuntza izendatu du Udalak bere ordenantza berrian Azken eguneraketa: 2018 URR. 24 - 10:56h GUREAN GAUR Euskara ordenantza berrirako proposamena aurkeztu du Iruñeko Udalak. Horren bidez, euskara Iruñeko berezko hizkuntza izendatu eta udaleko komunikazioa elebitan izatea bermatu nahi du, baita herritarrak elebitan artatuak izateko eskubidea ere. Horrela, herritarren hizkuntza eskubideak bermatu eta egungo araudia errealitate sozialera moldatu nahi du.