HAMAIKA

Gure Esku Dagok mobilizazioak deitu ditu Kataluniako buruzagiak babesteko


Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren hasiera dela eta, Gure Esku Dagok mobilizazio ezberdinak antolatu ditu elkartasuna adierazi eta konponbidea, demokrazia zein askatasuna eskatzeko. Otsailaren 12an, epaiketaren hasiera egunean, elkarretaratzeak deitu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta beste hainbat herrietan. Gainera, otsailaren 17an, igandez, manifestazioa egingo dute Donostian.