2019 OTS. 08 - 17:51h 7 proposamen hautatu dituzte Erorien Monumentuarekin zer egin erabakitzeko GUREAN GAUR Gaur ezagutarazi ditu Iruñeko Udalak Erorien monumentuaren hiri-inguruneko lehiaketa hautatutako proposamenak. Aurkeztutako 48 proiektuetatik 7 jo ditu ontzat udalak. Horietatik 6k eraikina mantentzea aurreikusten dute, eta bakarrak proposatzen du monumentua eraistea.