2019 OTS. 13 - 12:56h Espainiako alderdi ultraeskuindarren mobilizazioa hizpide Azken eguneraketa: 2013 OTS. 20 - 00:00h GUREAN GAUR 45.000 pertsona inguru bildu ziren PPk, Ciudadanos-ek eta Vox-ek Pedro Sanchez-en aurka Madrilen deitutako elkarretaratzean. Espainiako presidentearen erantzuna, hauteskundeak apirilaren 14ra aurreratzearen aukera mahai gainean jartzea. Dena, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa hastear dagoenean. Guzti honek Euskal Herrian izan dezakeen eragina aztertu dugu Begoña Errazti, Bea Ilardia eta Neskutz Rodriguezekin batera. Ikusi Hiriburuan saio guztiak Hamaika Telebistaren webgunean.