2019 OTS. 15 - 20:22h Sindikatuak presoen eskubideen alde elkartu dira Bilbon GUREAN GAUR ELA, LAB, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta ETXALDE sindikatuek elkarretaratzea egin du Espainiako Gobernuaren Bilboko egoitzan presoen eskubideak defendatzeko. Abenduan agindu zuten bezala, hilero azken ostiraletan egingo duten mobiliziazioa da. Gradu progresioa, dispertsio politikaren amaiera eta preso gaixoen etxeratzea aldarrikatu dituzte.