2019 OTS. 18 - 17:07h Nafarroako Gobernuak 300 ikur frankista baino gehiago kenduarazi ditu 2016az geroztik GUREAN GAUR Nafarroako Gobernuak 2016az geroztik 300 ikur eta aipamen frankistatik gora kendu egin direla jakinarazi du. Urte horretan osatuz joan zen erroldak 224 ikur eta 78 ohorezko aipamen biltzen zituen eta ordutik 160 gehiago antzeman izan dira.