HAMAIKA

Agnés Varda zinemagilea hil da 90 urterekin


Agnès Varda zinemagile flandriarra hil da 90 urterekin. 1960ko hamarkadan, frantziar olatu berriko korronte zinematografikoa bultzatu zuen bere dokumental eta ikusentzunezko pieza errealistekin. Gaur egun, emakumeen zinemagintzaren eta zinema feministaren aintzindaritzat jotzen da mundu osoan. Bere artelan ezagunenen artean dira Cleo de 5 à 7, Le Bonheur, Sans toit ni loi, Les glaneurs et la Glaneuse eta Les plages d’Agnès. Bere lanetan gizartearen arazoei kritika sakona egin zien modu pertsonal eta berritzailean.