2019 API. 01 - 14:24h Urko Aierbe EHE: "Euskararen egoera ez da kasualitatez gertatu" Azken eguneraketa: 2019 API. 01 - 16:23h GUREAN GAUR Euskal Herrian Euskarazek 'Egia, Aitortza eta Erreparazioa' manifestua aurkeztu zuen ostiralean Donostiako Eureka museoan. Egungo egoera soziolinguistikoa mende askotako jazarpenaren ondorioa dela azpimarratu du Urko Aierbek: "Euskararen egoera ez da kasualitatez gertatu, zapalkuntza historiko baten ondorioa da". Gertatutakoaren egia "osoa" jakiteko eskubidea dutela nabarmendu du: "Euskaldunon aurka egiteko bortsa erabili da historikoki, eta horren guztiaren ikerketa independentea, sakona ta integrala eskatzen dugu".