2019 API. 02 - 18:31h Ezezkoa nagusi berriro ere Westminsterren Azken eguneraketa: 2019 API. 02 - 18:35h GUREAN GAUR Parlamentu britainiarrak berriro ere baztertu egin ditu Brexita gauzatzeko parlamentariek egindako proposamenak. 10 egun geratzen dira akordioa onartzeko epea amaitzeko, baina Westminsterren ez dira erabaki bat hartzeko gai izan. Apirilaren 12a baino lehen onartu behar du parlamentu britainiarrak akordioren bat, maiatzaren 22an Batasunetik akordio batekin irteteko. Bestela inolako akordiorik gabe irten beharko lukete apirilaren 12an, Bruselak ez badio Londresi beste prorroga bat ematen behintzat. Orain arte, ordea, parlamentuak ez du onartu Theresa Mayren akordioa ezta beste 8 proposamenak ere.