2019 API. 02 - 17:46h Gipuzkoarako kultur proposamenak aurkeztu ditu PSEk GUREAN GAUR Foru hauteskundeetarako kultur programa aurkeztu du Denis Itxaso PSE-ren Gipuzkoako zerrendaburuak. Aurreko legegintzaldian egindako lana balorean jarri, eta horri jarraipen bat emateko nahia adierazi du Itxasok. Hor aipatu ditu Koldo Mitxelena Kultu-unearen eraberritzea edo Elias Kerejeta Zine Eskolaren inguruan sortutako programa. Legealdi berriari begira jarrita, hiru proposamen jarri ditu mahai gainean PSEren Gipuzkoako hautagaiak.