2019 MAI. 23 - 19:16h AHTaren aurkako konpromisoa sinatu dute Hego Euskal Herriko hainbat alderdik GUREAN GAUR Nafarroan, EH Bildu, Ahal Dugu Podems, I-E eta Equok sinatu dute, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, berriz, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos izan dira konpromisoarekin bat egin dutenak. Horren arabera, hitzez hitz, "datorren legealdian emango diren negoziazio eta balizko itun guztietan abiadura handiko trenaren aldeko proiektu berrien gelditzea eta bertan behera uztea tinko defendatzeko konpromisoa hartu dute" alderdi sinatzaileek.