HAMAIKA

UEUk aurtengo ikastaroak aurkeztu ditu


UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu Katakrak aretoan. Aurten 30 ikastaro eta sei jardunaldi antolatu dituzte azken urteetako arrakasta errepikatzeko asmoz. Leloa ere mantendu dute, erronkei jarraipena emateko asmoz. Bilbon, Euskaltzaindiarekin elkarlanean egindako jardunaldiaren bitartez emango zaie hasiera udako ikastaroei.