HAMAIKA

Sartaguda, alargunen herria


1936. urtean sarraski itzela gertatu zen Nafarroa osoan nahiz eta gerra fronterik ez zen egon. Lizarra aldeko herriek gogor pairatu zuten faxisten errepresioa eta denen artean Sartaguda nabarmendu da. Izan ere, portzentualki Sartaguda da eraildako gehien duen Nafarroako herria.